Historia

Can Xargay milurtekoa den masía bat da, XI. mendekoa, lehenago Mas Bratlle deitua.
Auzoko etxe nagusia da, gainerako masiak basetxeak ziren.

XIX. menderarte, Pagès-Bratlle familia burgesa bizi zen eta haiek ziren inguru honetako eta herriko etxe eta eremu ugariren jabeak.

Orain dela mende eta erdi, gutxi gorabehera, Mas Bratlleko familiak herrian bertan etxe berria eraikitzea agindu zuen eta Xargay familiari eman zien errentan Manso Bratlle.
XX. mendearen erdi aldera, Bratlle familiak, pixkanaka-pixkanaka, bere jabetzak saldu egin zituen ‘masovers’ ezberdinen artean.

Orduan erosi zuen Xargay familiak jada aspalditik bizi ziren etxaldea.