Gorputz tratamenduak

ANTI-STRESS (30' edo 50'): Giharre-tentsioak askatzen dira kiromasajearen teknikarekin. Horretarako, kontrakturak laxatzeko onuragarriak eta lasaigarriak diren A bitamina eta mineral ugari dituen urraren olioa, eta ipuru, eukalipto eta kalendularen olio esentzialak erabiltzen dira. Terapia honek nerbio-sistemaren gain eragin lasaigarri eta erlaxagarria du.

HODEIETAN IBILIAN (40’): Hanka nekatuen efektua ezabatzerakoan, zentzumenen mundu oso bat deskubrituko duzu. Masaje sentikorra da, geranio eta erromeroaren olioa erabiliz emana. Mikrozirkulazioarendako ondorio suspergarriak izateaz gain, larruazala ere erlaxatzen du.

PARADISURAKO BIDEAN (30' edo 50'): Arindu gorputz eta emozio-tentsioak, stresa, buruko minak,… Ongizate sentsazio atsegina nabarituko duzu. Gehiegizko erantzunkizunak eta buru-jarduera handia duten pertsonei zuzendutako masajea. Esentzia-bainu honen bitartez (izpilikua, neroli eta petit grain-en esentziekin) paradisuan sentituko duzu zeure burua.

SEDUKZIO GOZOA (1,15 h): Murgil zaitez guarana eta kakaoaren munduan zure gorputzaren soslaia mantendu eta birmoldatuko dizun estaldura gozoarekin. Efektu antioxidatzaileak, antizelulitikoak eta erlaxagarriak dituen tratamendua da eta, aldi berean, azalari leuntasuna eta samurtasuna ematen diona. Osagaiek ematen duten sentsazio eta bero-efektuarekin, ongizate sentipen atsegina nabarituko duzu hasiera beretik.

MEDITERRANEOKO HAIZE GOZOA (60'): Gure lurraldeko esentziek liluratuko zaituzte. Limoia eta erromeroa bezalako mediterraniar fruta eta landareen propietateei esker, indarberritu eta bizkortzen duen masajea eta esfoliazioa konbinatuz, azalaren hidratazioa eta mantenua. Gorputza eta burua erlaxatzeko aparteko esperientzia da, azalarentzat beharrezkoak diren bitaminak eta hidratazioa lortuz.

AIRE EXOTIKOAK (75’): Zentzumenen bidaia. Intsentsuaren lurrinarekin Afrikako lur beroak ezagutuko dituzu, geranioarekin faraon handien herrialdea eta “arrosaren makila”-ren esentziarekin oihan tropikala. Nerbio-tentsioa murrizten duen nahastura exotiko honek hainbat dohain ditu: gaztetze propietateak eta, aldi berean, ezaugarri antidepresiboak eta bizkorgarriak.

SUMENDIKO BEROTASUNA (50'): Sumendiko harrien bitartez Garrotxako sumendien sorginkeria eta hurbiltasuna sentituko duzu. Harri beroak eta hotzak konbinatuz, lasaikuntza sakon eta gozagarrian murgilduko zara eta, aldi berean, mikrozirkulazioa eta zelulen metabolismoa indartuko dituzu. Erresistentzia sendotu eta oreka fisikoa, emozionala eta mentala indartzen duen tratamendua da, azken finean.

HAIZEAREN LAZTANAK (60'): Giharre-sistema indartu, inmunitate-sistema indarberritu eta gorputzaren toxinak botako dituzu drainatze linfatikoaren bitartez. Ongizate egoera bete-betean sartuko zara, arintasun eta lasaikuntza sentsazio sakonean. Teknika hau egokia da likido-erretentzio, zelulitis, neke eta estresa duten larruazalentzat.