hasiera wellness jarduerak historia zerbitzuakargazkiak kontaktatuhasiera prezioaknola iritsi


La Cabanya bereizita dagoen landa-etxea da, 700 urteko antzinatasunarekin, eta 2007ko maiatzean osotara zaharberritua. Mata herrian dago, Banyoleseko lakutik 2 km.tara, Garrotxa Sumendi Eremuko Natur Parketik 15 km.ra, Costa Bravako hondartzetatik 35 km.ra, eta Bartzelona hiritik 115 km.ra.

Etxetik oinez joan daiteke jatetxe eta dendetara.

Bikaina da atseden egun batzuk pasatzeko bikotearekin edo familiarekin.


ADSL konexioa eta WIFI doan

Etxe osoa alokatzen da, 2/6 pertsonako taldeentzat.

Bainugela duten 2 gela ditu, %100 latexezkoak diren lastairekin, sukaldea erabat ekipatua, egongela satelite bidezko telebistarekin, DVD ‘Home Cinema’ eta tximinia, wifi etxe osoan doan, ganbara, aire egokitua eta berokuntza zentrala. Lorategian badaude zabuak, barbakoa eta igerileku pribatua gatz-tratamenduarekin eta osotara automatizatua, erabilera esklusibokoa, partekatu gabe.

Etxearen kokapen bikainak aukera ematen du hainbat ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko aintzirara eta natur-interesekoak izendatutako inguruetara. Edo nahiago baldin baduzue, txandoak egin ditzakezue Girona probintzian zehar, Gironako eskualde desberdinen erdigunean baikaude.


Generalitateko Turismo Departamentuan erregistratutako landa-etxea EG-502 zenbakiarekin.

sala de estar

La Cabanya. C/Pau Casals, 30. 17846 Mata (Porqueres). Girona. info@lacabanya.cat telefonoa: 972 57 40 51 www.lacabanya.cat