hasiera jarduerak historia zerbitzuak argazkiak prezioak nola iritsi kontaktatuhasiera


Osasuna, Edertasuna eta Ongizatea:
Can Xargayk zentzumenen mundura hurbiltzen zaitu eskaintzen dituen terapia erlaxagarrien bitartez. Denbora gelditzen dela irudituko zaizu, eta zentzumenek, sentsazioen mundu exotiko batera eramanen zaituzte.
Zerbitzu guztiak goi mailako titulua duen profesional batek eskainiak dira Can Xargayko wellness gelan. Erabiltzen diren produktu guztiak naturalak dira.


GORPUTZ TRATAMENDUAK

ANTI-STRESS (30' edo 50'): Giharre-tentsioak askatzen dira kiromasajearen teknikarekin. Horretarako, kontrakturak laxatzeko onuragarriak eta lasaigarriak diren A bitamina eta mineral ugari dituen urraren olioa, eta ipuru, eukalipto eta kalendularen olio esentzialak erabiltzen dira. Terapia honek nerbio-sistemaren gain eragin lasaigarri eta erlaxagarria du.

HODEIETAN IBILIAN (40’): Hanka nekatuen efektua ezabatzerakoan, zentzumenen mundu oso bat deskubrituko duzu. Masaje sentikorra da, geranio eta erromeroaren olioa erabiliz emana. Mikrozirkulazioarendako ondorio suspergarriak izateaz gain, larruazala ere erlaxatzen du.

PARADISURAKO BIDEAN (30' edo 50'): Arindu gorputz eta emozio-tentsioak, stresa, buruko minak,… Ongizate sentsazio atsegina nabarituko duzu. Gehiegizko erantzunkizunak eta buru-jarduera handia duten pertsonei zuzendutako masajea. Esentzia-bainu honen bitartez (izpilikua, neroli eta petit grain-en esentziekin) paradisuan sentituko duzu zeure burua.

SEDUKZIO GOZOA (1,15 h): Murgil zaitez guarana eta kakaoaren munduan zure gorputzaren soslaia mantendu eta birmoldatuko dizun estaldura gozoarekin. Efektu antioxidatzaileak, antizelulitikoak eta erlaxagarriak dituen tratamendua da eta, aldi berean, azalari leuntasuna eta samurtasuna ematen diona. Osagaiek ematen duten sentsazio eta bero-efektuarekin, ongizate sentipen atsegina nabarituko duzu hasiera beretik.

MEDITERRANEOKO HAIZE GOZOA (60'): Gure lurraldeko esentziek liluratuko zaituzte. Limoia eta erromeroa bezalako mediterraniar fruta eta landareen propietateei esker, indarberritu eta bizkortzen duen masajea eta esfoliazioa konbinatuz, azalaren hidratazioa eta mantenua. Gorputza eta burua erlaxatzeko aparteko esperientzia da, azalarentzat beharrezkoak diren bitaminak eta hidratazioa lortuz.

AIRE EXOTIKOAK (75’): Zentzumenen bidaia. Intsentsuaren lurrinarekin Afrikako lur beroak ezagutuko dituzu, geranioarekin faraon handien herrialdea eta “arrosaren makila”-ren esentziarekin oihan tropikala. Nerbio-tentsioa murrizten duen nahastura exotiko honek hainbat dohain ditu: gaztetze propietateak eta, aldi berean, ezaugarri antidepresiboak eta bizkorgarriak.

SUMENDIKO BEROTASUNA (50'): Sumendiko harrien bitartez Garrotxako sumendien sorginkeria eta hurbiltasuna sentituko duzu. Harri beroak eta hotzak konbinatuz, lasaikuntza sakon eta gozagarrian murgilduko zara eta, aldi berean, mikrozirkulazioa eta zelulen metabolismoa indartuko dituzu. Erresistentzia sendotu eta oreka fisikoa, emozionala eta mentala indartzen duen tratamendua da, azken finean.

HAIZEAREN LAZTANAK (60'): Giharre-sistema indartu, inmunitate-sistema indarberritu eta gorputzaren toxinak botako dituzu drainatze linfatikoaren bitartez. Ongizate egoera bete-betean sartuko zara, arintasun eta lasaikuntza sentsazio sakonean. Teknika hau egokia da likido-erretentzio, zelulitis, neke eta estresa duten larruazalentzat.


GORPUTZ-TRATAMENDU SOFISTIKATUAK

EKIALDEKO SEKRETUAK (85'): Zure beharretan oinarritzen den errituala da, lipidoen pilaketa eta larruazalaren inperfekzioak zainduko dituena. Azal leuna lortuko duzu, sakonki hidratatua, eta efektu drainatzailea eta garbitzailea duen eztainu-belar eta fucus-aren estraktuarekin egindako bildukinarekin gorpuzkera berregituratuko duzu. Odol-zirkulazioa suspertzen duen nahastura.

AMETS MAGIKOAK (85'): Gorputz eta buruaren atsedenerako erritual honekin, azalak edertasun berezia hartuko du bere argitasuna berreskuratuz. Stresa eta nerbio-tentsioak askatuko dituzu izpiliku, petit grain eta ylang ylang-en propietateei esker. Jarraian, sakonki hidratatu bidenabar, masaje oso bat hartzen da.

BETIEREKO GAZTETASUNA (85'): Masaje eta zentzumenezko esperientzien errituala. Esfoliazioaren bidez azalaren edertasun naturala berreskuratzen da, eta segidan ematen den masajearekin eta jartzen den maskararekin, asiar centella, sandalo, “arrosaren makila” eta intsentsuarekin egina, larruaren malgutasuna eta reafirmazioa.


AURPEGI-TRATAMENDUAK

AURPEGIAREN BETIEREKO EDERTASUNA (90'): Azalaren leuntasuna eta sendotasuna berreskuratzeko tratamendu sakona. Bihi esfoliatzaileak emanez eta ondotik sakonki hidratatuz, azalari efektu nutritiboa, bermineralizagarria eta leungarria ematen dio. Larruazal argitsua eta gaztetua uzten duen tratamendua.

LURRAREN SEKRETUAK (75'): Zure larruazala garbia nabarituko duzu limoiaren freskotasunarekin eta orekatua sandalo eta geranioarekin, eguneroko tentsioak gutxituz eta leuntasuna, oreka, elastikotasuna eta hidratazioa lortuz. Azal gazteentzat egokia den tratamendu atsegina.

CLEOPATRA (75'): Azalaren freskotasunean, gaztetzean eta suspertzean oinarritutako tratamendua. Aurpegiaren azala birsortzeko masajea, ipuru, izpiliku eta ylang ylang lore exotikoaren esentzien bidez faraonen garaiko Cleopatra bezala sentituko zara. Hala, erlaxazio eta ongizate maila sakona lortuko duzu. Azalaren biguntasuna eta nekea ezabatzeko tratamendua da.

ZETAZKO AZALA (75'): Buztin-bihi eta asiar centellarekin egindako esfoliazioa. Sakonki hidratatu, lasaitu eta freskatzen duen tratamendua. Larruazalik sentikorrenentzako egokia oso. Ehundura freskoa, leuna eta zetatsua uzten duen izpiliku, petit grain eta kalendula lurrinen sentsazio magikoa.


HIDROMASAJE-BAINU PERTSONALIZATUAK

Bainu hauek Jacuzzi® hidromasaje-bainuontzi batean ematen dira, kromoterapia, aromaterapia eta musikoterapiarekin batera. Gure aholkua da ongizaterik handiena lortzeko bainu pertsonalizatu batekin hastea eta, gero, gorputz-tratamenduarekin segitzea.
Lasaitu eta ongi pasatu.

CLEOPATRA BAINUA (15'): Esne bainuaren laguntzarekin, Cleopatrak Egiptoko ateak irekiko dizkizu. Goza ezazu K.a. 70. urtekoa den luxuzko bainu honetaz. Esneak dituen ezaugarriei esker, azal hidratatu, leun eta distiratsuagoa lortuko duzu. Tratamendu egokia larruazal lehor eta deshidratatuak dituzten pertsonendako. Murgildu eta ongi pasatu.

ZITRIKOEN BAINUA (15'): Utz ezazu zure irudimena libre ur gainean dauden zitriko ugariei esker eta gozatu fruta-zukuen laguntzarekin osasun eta edertasun bainu paregabeaz. Zitrikoen bainuarekin zure larruazalak behar dituen bitaminak lortuko ditu eta, hartara, zure gorputzaren defentsak hobetuko dira eta odol-hodiak estimulatuko. Lasaitasun bete-betea ekarriko dizun bainua.

DIONISIO BAINUA (15'): Dionisiok, ardoaren Jainkoak, larruazala gaztetzen, tonifikatzen eta sendotzen lagunduko dizu ardoak dituen gaitasun antioxidatzaileei esker. Ardo bainuak dituen ezaugarri lasaigarriekin eta mineraletan duen aberastasunari esker, tentsioa laxatzen lagunduko dizu, azalaren malgutasuna eta sendotasuna galdu gabe. Sartu eta ezagutu ardoaren mundua!

ERROMATAR BAINUA 15'): Arrosaren usainak eta ur-gaineko petaloek erromatarren garaira eramanen zaituzte. Orduan, bainu publikoetan arrosaren petaloak erabiltzen zituzten. Orain ere, holako bainuak larruazalaren zimurdurak hobetzen lagundtzen dute. Ohiturarik prestuenak segituz, bainuak lasaitasuna eta poza ematen du, pentsamendu depresiboak uxatuz. Zatoz denboran zehar bidaiatzera!


BESTE TERAPIAK

OINETAKO ERREFLEXOLOGIA (30' edo 50'): Oinetakoen nerbio-bukaeren gainean egiten den digitopresioan oinarritutako teknika honen bitartez, giza anatomiaren zati jakinei eragiten zaio. Horrela, puntu metameriko hauen beharren arabera norberaren gorputza eta burua bizkortzea edo erlaxatzea da helburua.

GARAIAN-GARAIKO TRATAMENDUAK (60'): Prestatu zure larruazala urte garai bakoitzaren arabera hidratatuz, garbituz, berrituz eta mantenduz.


BESTE ZERBITZUAK

DEPILAZIOAK
Goiko ezpaina eta bekainak, Goiko ezpaina, Bekainen errepasoa, Bekainak profilatu, Besapeak, Iztarteak, Brasildar iztarteak, Hanka erdiak, Hanka osoak, Besoak, Gerrialdea edo ipurmasaila, Bizkarra…

MAKILLAJEAK
Makillaje soziala/egunekoa, Gaueko makillajea/festa, Andregaientzako makillajea



Can Xargay. Veïnat de l'Església. 17846 Mata. Girona. Catalunya. Spain. info@canxargay.com telefonoa: 972 57 40 51 www.canxargay.com