Hidromasaje-bainu pertsonalizatuak

Erlaxatu eta gozatu burbuilekin.

Bainu hauek Jacuzzi® hidromasaje-bainuontzi batean ematen dira, kromoterapia, aromaterapia eta musikoterapiarekin batera. Gure aholkua da ongizaterik handiena lortzeko bainu pertsonalizatu batekin hastea eta, gero, gorputz-tratamenduarekin segitzea.

CLEOPATRA BAINUA (15'): Esne bainuaren laguntzarekin, Cleopatrak Egiptoko ateak irekiko dizkizu. Goza ezazu K.a. 70. urtekoa den luxuzko bainu honetaz. Esneak dituen ezaugarriei esker, azal hidratatu, leun eta distiratsuagoa lortuko duzu. Tratamendu egokia larruazal lehor eta deshidratatuak dituzten pertsonendako. Murgildu eta ongi pasatu. Prezioa: 35€

ZITRIKOEN BAINUA (15'): Utz ezazu zure irudimena libre ur gainean dauden zitriko ugariei esker eta gozatu fruta-zukuen laguntzarekin osasun eta edertasun bainu paregabeaz. Zitrikoen bainuarekin zure larruazalak behar dituen bitaminak lortuko ditu eta, hartara, zure gorputzaren defentsak hobetuko dira eta odol-hodiak estimulatuko. Lasaitasun bete-betea ekarriko dizun bainua. Prezioa: 35€

DIONISIO BAINUA (15'): Dionisiok, ardoaren Jainkoak, larruazala gaztetzen, tonifikatzen eta sendotzen lagunduko dizu ardoak dituen gaitasun antioxidatzaileei esker. Ardo bainuak dituen ezaugarri lasaigarriekin eta mineraletan duen aberastasunari esker, tentsioa laxatzen lagunduko dizu, azalaren malgutasuna eta sendotasuna galdu gabe. Sartu eta ezagutu ardoaren mundua! Prezioa: 35€

ERROMATAR BAINUA 15'): Arrosaren usainak eta ur-gaineko petaloek erromatarren garaira eramanen zaituzte. Orduan, bainu publikoetan arrosaren petaloak erabiltzen zituzten. Orain ere, holako bainuak larruazalaren zimurdurak hobetzen lagundtzen dute. Ohiturarik prestuenak segituz, bainuak lasaitasuna eta poza ematen du, pentsamendu depresiboak uxatuz. Zatoz denboran zehar bidaiatzera! Prezioa: 40€

ERRESERBATZEKO:

Erabilgarritasuna ziurtatzeko eguna eta ordua gutxienez astebete lehenago erreserbatu behar da: info@inspirafisioestetica.com helbidean edo WhatsApp bidez 634 500 951 telefonoan.